Soraluzeko Osasun Zentroa zabalik

Soraluzeko Osasun Zentroa zabalik

2020/06/05
Zabalik da berriro ere Soraluzeko Osasun Zentroa; COVID 19arekin lotutako arnas-sintomak dituzten pazienteak, ordea, Elgoibarren artatzen jarraituko dute oraindik ere.

Osakidetzak zehaztu du dagoeneko Lehen Mailako Arretarako eta Etengabeko Arreta Gunerako udako plangintza.

Hauek dira ekainetik abuztuaren amaiera bitartean emango dituen zerbitzuak eta zerbitzuak emateko modu zein tokiak:

  • Telefono bidezko arreta lehengo moduan mantentzen da, 943032610 telefonoan.
  • Soraluzeko Osasun Zentroa irekita egongo da. Hala ere, arnas seinaleak eta/edo sintomak dituzten pazienteak (COVID19arekin lotutakoak) Elgoibarko Osasun Zentroan artatzen jarraituko dute.
  • Torrekuako Etengabeko Arreta Gunea zabalik egongo da udan, arnas-sintomak (COVID-19arekin lotutakoak) nahiz arnas sintomarik ez duten pazienteak atenditzeko. Ordutegia ohikoa izango da: 17:00etatik 8:00etara lanegunetan eta 24 orduz larunbat, igande eta jaiegunetan.