Osoko bilkurako erabakiak
1.- 2016ko urtarrilaren 27ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.
Akta onartu egin zen. 9 bozka alde eta abstentzio bat.
2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
3.- Larrialdietarako etxebizitzaren araudia aldatzea.
Aho batez onartu zen
4.- Larrialdietarako etxebizitzako egonaldia luzatzeko erabakia berrestea.
Aho batez onartu zen
5.- Sologoeneko Zentral Hidroelektrikoa desegitea.
Aho batez onartu zen
6.- Errekalde kaleko 10. zk.an dagoen etxebizitzaren doako lagapena.
Aho batez onartu zen
7.- Lankidetza Hitzarmena, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Soraluzeko Udalaren artekoa, polizia-koordinazio eta elkarlanaren artekoa.
Aho batez onartu zen
8.- Lankidetza Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Soraluzeko Udalaren artekoa, informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko.
Aho batez onartu zen
9.- Lankidetza Hitzarmena, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuaren eta Soraluzeko Udalaren artekoa, udal erroldaren datuak egiaztatzeko.
Aho batez onartu zen
10.-Lankidetza Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Soraluzeko Udalaren artekoa, trafikoko zehapen prozeduraren ondoriozko egintzak bitarteko elektronikoen bidez jakinarazteari buruzkoa.
Aho batez onartu zen
11.-Errefuxiatuen egoerari buruzko mozio bateratua.
Aho batez onartu zen.
12.-EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa, Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzen (DBL) gainekoa.
Mozioa ez zenonartu. 5 bozka alde (EH BILDU) eta 5 bozka aurka (EAJ-PNV /PSE-EE). Alkatearen kalitatezko bozkak hautsi zuen berdinketa.
13.- Udal gobernu taldeak aurkeztutako mozioa, Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzen (DBL) gainekoa.
Mozioa onartu egin da. 5 bozka alde (EAJ-PNV /PSE-EE) eta 5 abstentzio (EH BILDU)
14.- Urgentziazko mozioa; EHBILDU eta EAJ-PNV Udal taldeek maiatzaren 17anaudientzia nazionalean hasiko den epaiketaren harira.
Mozioa onartu egin da. 8 bozka alde EHBILDU eta EAJ-PNV eta 2 Bozka aurka (PSE-EE).
15.- Urgentziazko mozioa; EHBILDUk aurkezturikoa Frackingnaren inguruan herri borondatea defendatzeko.
Aho batez onartu zen.
16.- Eskari eta galderak.