Osoko Bilkurako erabakiak

Osoko Bilkurako erabakiak

2018/07/12
Batzarkide guztien aldeko botoarekin onartu ziren atzoko bileran bozkapean jarritako punturik gehienak; etxez etxeko laguntza zerbitzuari buruzko biak izan ziren salbuespen bakarrak.

1.-  2018ko maiatzaren 09ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

Mahai gainean utzi zen.

2.-  Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

Ez da bozkapean jartzen.

3.-  2017ko Aurrekontuaren Kontu Orokorra onartzea.

Aho batez onartu zen.

4.-  Etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko hitzarmen berria Foru Aldundiarekin.

Proposamena onartu egin zen, 6 bozka alde (EAJ/PNV eta PSE-EE)  eta 5 abstentzio (EHBILDU)

5.-  Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautuko duen arautegi berria.

Proposamena onartu egin zen, 6 bozka alde (EAJ/PNV eta PSE-EE)  eta 5 abstentzio (EHBILDU)

6.-  Udaltzaingoaren erregelamendua.

Mahai gainean utzi zen.

7.-  Dolmenen ibilbidearen hitzarmena onartzea.

Aho batez onartu zen.

8.-  Euskaraldia: Erakunde adierazpena.

Aho batez onartu zen.

9.-  EAJ/PNV eta PSE-EE udal alderdiek aurkeztutako Soraluzeko pentsionista mugimenduaren mozioa.

Aho batez onartu zen