Osoko Bilkurako erabakiak
Udalbatzarra osatzen duten hamaika zinegotziek ahobatez onartu zituzten eztabaidagai izan zituzten puntu guztiak atzo arratsaldean egin zuten ez ohiko bileran.
Atzo arratsaldean ez ohiko bilera egin zuten Udalbatza osatzen duten hamaika zinegotziek.
Hauek izan ziren gaizerrendako puntuez hartu zituzten erabakiak:
1.- 2018ko urriaren 17ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.
Aho batez onartu zen.
2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
Ez da bozkapean jartzen.
3.- Limpiezas Villarrek egun burutzen duen garbiketa-zerbitzuaren lagapena, IDD Facility Service enpresaren alde.
Aho batez onartu zen.
4.- Dolmenen ibilbidearen hitzarmena onartzea.
Aho batez onartu zen.
5.- 2018ko Enplegu Planaren hitzarmena onartzea.
Aho batez onartu zen.