Osoko Bilkurako erabakiak

2018/12/20
Datorren urteko aurrekontua izan ezik, gainontzeko puntu guztiak aho batez onartu zituzten atzo arratsaldean egin zuten bileran Udalbatzarra osatzen duten hamaika zinegotziek.

Atzo arratsaldean bilera egin zuten Udalbatza osatzen duten hamaika zinegotziek.

Hauek izan ziren gaizerrendako puntuez hartu zituzten erabakiak:

1.- 2018ko azaroaren 21eko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

     Aho batez onartu zen.

2.- Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

     Ez da bozkapean jartzen.

3.- 2019. urterako aurrekontua.

     Onartu egin zen; Aldeko 6 bozka (EAJ-PNV, PSE-EE) eta aurkako 5 bozka (EH Bildu).

4.- 2019. urterako aurrekontuaren exekuzio-araua.

     Aho batez onartu zen.

5.- 2019. urterako plantilla organikoa.

     Aho batez onartu zen.

6.- Soraluzeko Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana.

     Aho batez onartu zen.

7.- Merkatu plazan salmenta-postu finko bat jartzeko eta ustiatzeko administrazio-emakidaren esleipena arautuko duen baldintza agiria.

     Aho batez onartu zen.