Osoko Bilkurako erabakiak

Osoko Bilkurako erabakiak

2019/04/11
Udalbatzarra osatzen duten hamaika zinegotziek ahobatez onartu zituzten eztabaidagai izan zituzten puntu guztiak, bat izan ezik, atzo arratsaldean egin zuten bileran.

Atzo arratsaldean ohiko bilera egin zuten Udalbatza osatzen duten hamaika zinegotziek, ondorengo erabakiak hartu zituztelarik:

  • 2019ko otsailaren 07ko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

Aho batez onartu zen.

  • Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

Ez da bozkatzen.

  • Soraluzeko Udalaren 2018ko otsailaren 16ko Alkatetzaren Dekretuaren aurka jarritako Berraztertze-Errekurtsoa berariaz ukatzen duen ebazpenaren berri ematea.  

Ez da bozkatzen.

  • Baltegieta kaleko 2. zk.an dagoen kirol- eta kultur-eraikina handitzeko proiektua onartzea, bai eta lanen kontratua arautuko duen administrazio klausula berezien agiria ere.

Onartu egin zen; aldeko 6 bozka (EAJ-PNV, PSE-EE) eta 5 abstentzio (EH Bildu).

  • Uraren ziklo integrala kudeatzeko lankidetza hitzarmena.

Aho batez onartu zen.

  • Diru-laguntzen ordenantza orokorra.     

Aho batez onartu zen.

  • Baztertzeko arriskuan dauden Debabarrena eskualdeko pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitzak erregulatzeko araudia.

Aho batez onartu zen.

  • Soraluzeko telekomunikazio zentroa okupatzeko akordioa.         

Aho batez onartu zen. 

  • Merkatu plazako postuaren esleipena.  

Aho batez onartu zen.

  • Udal langileen 2019ko soldata igoera.     

Aho batez onartu zen.  

  • Eskari eta galderak.