Osoko Bilkurako erabakiak

Osoko Bilkurako erabakiak

2019/07/11
Hamar puntu izan zituzten aztergai udal korporazio berria osatzen duten hamaika batzarkideek atzo arratsaldez egin zuten legegintzaldi honetako lehendabiziko osoko bilkuran.

Ondorengo hauek dira atzo, asteazkena, udal korporazioak egin zuen legegintzaldiko lehendabiziko batzarrean berbagai izan zituztenak:

  • 2019ko ekainaren 15eko saioaren akta, hala badagokio, onartzea.

Aho batez onartu zen

  • Talde politikoak eratzea.

Hiru izan ziren eratu ziren talde Politikoak: EHBILDU (Unai Larreategi, Ana Maiztegi , Maite Kintanilla, Roke Akizu eta Jone Alberdi) EAJ/PNV (Iker Aldazabal, Veronica Galarraga, Ramon Gallastegi eta Abel Olaizola) eta PSE-EE (Patricia Borinaga eta Iñaki Rubio).

  • Udalbatzaren osoko bilkuren aldizkotasuna.

Bi hilabetetik behin burutuko dira. Hileko 1. asteazkenea, arratsaldeko 19:00etan.

  • Batzorde informatzaile iraunkorren sorrera.

Hauek izan ziren eratu ziren batzorde informatzaileak eta batzordeburuak, parentesi artean:

- Kontuak eta Ogasuna (Iker Aldazabal Jn.).
- Garapen ekonomikoa, Industria eta Enplegua (Iker Aldazabal Jn.).
- Pertsonala (Iker Aldazabal Jn.).
- Hirigintza (Iker Aldazabal Jn.).
- Obrak eta herriko mantentze lanak (Iñaki Rubio Jn.).
- Hezkuntza, Haurrak eta Gazteak (Patricia Borinaga eta Veronica Galarraga And.).
- Kirolak eta Kiroldegia (Ramon Gallastegi Jn.).
- Hizkuntza politika (Veronica Galarraga And.).
- Kultura (Abel Olaizola Jn.).
- Ingurumena eta Landa Garapena (Ramon Gallastegi Jn.).
- Osasuna, Gizarte Ongizatea eta Inmigrazioa (Patricia Borinaga And.).
- Parekidetasunaeta Aniztasuna (Patricia Borinaga And.)

  • Bozeramaileen Batzordea.

Bozeramaile batzordeko kideak Unai Larreategi, Iker Aldazabal eta Patricia Borinaga izango dira.

  • Alkatetzaren erabakien berri ematea, Alkateordeen eta Tokiko Gobernu-Batzarkideen izendapenei dagozkienak, Alkatetzak egoki iritzitako esku-emateei buruzkoak, eta, baita ere, Tokiko Gobernu Batzarraren saioen aldizkakotasuna ezartzen duenarena.

Tokiko Gobernu batzarra horrela eratuta gelditu da.

Alkatea : Iker Aldazabal

Lehen Alkateordea: Patricia Borinaga And.

Bigarren Alkateordea: Veronica Galarraga And.

Hirugarren Alkateordea: Iñaki Rubio  Jn.

  • Udalaren ordezkariak izendatzea, Udalbatzaren eskumeneko erakunde kolegiatuetarako.

- Gipuzkoako Ur Partzuergoa: Iker Aldazabal Alkate Jn. eta Patricia Borinaga lehenengo Alkateorde And.

- Plaentxi Herri Ikastetxe-ko eta Soraluze BHI Institutu-ko Zuzendaritza Kontseiluak: Veronica Galarraga And. 

- DEBEGESA: Iker Aldazabal Basauri Jn. 

- Itxaropena Jubilatuen Etxeko Batzordea: Patricia Borinaga And.

- EUDEL: Iker Aldazabal Basauri Jn.

- DEBEMEN: Ramon Gallastegi Jn.

- Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea: Abel Olaizola Jn.

Azken proposamen biak izan ezik, gainontzekoak aho batez onartu ziren.

DEBEMEN eta Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateari dagozkionak, aldiz, ondorengo moduan onartu ziren: 6 bozka alde (EAJ/PNV eta PSE-EE) eta 5 abstentzio (EHBILDU).

Soraluzeko Mesedeetako Andre Mariaren Egoitzaren fundazioa: Lehendakaria Iker Aldazabal Jn., Bokalak: Patricia Borinaga, Iñaki Rubio eta EHBILDUtik oraindik ez da zehaztu nor izango den.

  • Alkatearen dedikazioa eta ordainsaria.

Ondorengo proposamena mahai gaineratu zen. Alkate karguak arduraldi esklusiboa izatea, lanaldi osoz eta urteko 57.023€ ordainsari gordinarekin, 14 hilekotan ordainduko dena. Hileko soldata garbia 2.864,74 eurokoa izango delarik.

Proposamena onartu egin zen, 6 bozka alde (EAJ/PNV eta PSE-EE) eta 5 aurka ( EHBILDU).

  • Alkatetzaren dekretuen berri ematea.

Ez da bozkapean jartzen.

  • Adierazpen instituzionala izandako ekintza bandalikoarengatik.

Soraluzeko Udalean ordezkaritza dugun  EHBILDU,  EAJ/PNV eta PSE-EE alderdiek pasa den ekainaren 30an igande goizaldean Soraluzeko Alkatea den Iker Aldazabalen ibilgailu eta familiaren etxebizitzaren aurkako eraso eta irainen aurrean ondorengoa adierazi nahi dugu:

Jarrera eta ekintza hauek ez direla onargarriak, ekintza hauek errespetuzko kritika politikotik zeharo kanpo kokatzen direla eta herritarron arteko elkarbizitzarentzat kaltegarriak direla.

Elkartasuna adierazten diegula erasoa jaso duen Iker Aldazabal zein bere inguru hurbilari.