Osoko Bilkurako erabakiak

2020/02/06
Udalbatzarra osatzen duten hamaika zinegotziek ahobatez onartu zituzten eztabaidagai izan zituzten puntu guztiak, bat izan ezik, atzo arratsaldean egin zuten bileran.

Atzo arratsaldean ohiko bilera egin zuten Udalbatza osatzen duten hamaika zinegotziek, ondorengo erabakiak hartu zituztelarik:

  • 2019ko abenduaren 19ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.

Aho batez onartu da.

  • Alkatetzaren dekretuen berri ematea

Ez da bozkapean jartzen.

  • Gizarte larrialdiko egoerei erantzuteko harrera etxebizitzak arautzeari buruzko ordenantza

Aho batez onartu da.

  • NISAE eta Soraluzeko udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea.

Aho batez onartu da.

  • Gipuzkoa Etorbideko lur zoru publikoaren desafekzioa onartzea

Aho batez onartu da.

  • Soraluzeko, Elgoibarko, Mutrikuko, Mendaroko, Eibarko eta Debako Udalen arteko lankidetza-hitzarmena, baztertzeko arriskuan dauden pertsonentzako tutoretzapeko, Soraluzen dagoen etxebizitza erabiltzeko.

Aho batez onartu da.

  • Biztanleen lau erakunde berezien sorrera onartzea: San Andres, Txurruka, Ezozia eta Irure.

Aho batez onartu da.

  • Soraluzeko Udalaren eta Bosques Sostenibles S.L.U enpresaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea.

Onartu egin da. Aldeko 6 bozka (EAJ-PNV, PSE-EE) eta 5 abstentzio (EH Bildu).