Osoko Bilkurako erabakiak

Osoko Bilkurako erabakiak

2020/12/28
Bat izan ezik, aho batez onartu zituen udalbatzarrak gai-zerrendan jasotako gainontzeko puntu guztiak joan zen asteazkenean, abenduaren 23an, egin zuen ohiko Osoko Bilkuran.

Joan zen asteazkenean bi hilean behingo ohiko Osoko Bilkura egin zuten Udalbatza osatzen duten hamaika zinegotziek eta aho batez onartu zituzten eztabaidagai izan zituzten puntu guztiak, bat izan ezik.

Datorren urteko aurrekontu proiektua izan zen onartu zen puntuetako bat, aldeko 6 bozka eta 5 abstentzio jaso zituelarik.

Hauexek izan ziren bozketen emaitzak:

  • 2020ko urriaren 7ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.

Aho batez onartu da.

  • Alkatetzaren dekretuen berri ematea

Ez da bozkapean jartzen.

  • 2021. urterako aurrekontu proiektua

Onartu egin da. Aldeko 6 bozka (EAJ-PNV, PSE-EE) eta 5 abstentzio (EH Bildu).

  • 2021. urterako aurrekontuaren exekuzio-araua

Aho batez onartu da

  • 2021. urterako plantilla organikoa

Aho batez onartu da.

  • Ziurtapen eta zerbitzu enpresa de Certificación y servicios IZENPE S.A. enpresaren eta Soraluzeko Udalaren arteko lankidetza-akordioa, identifikazio eta sinadura elektronikoari buruzko zerbitzuak emateko.

Aho batez onartu da.

  • Lanbidek enplegua eta tokiko garapena sustatzeko dirulaguntzen dituen proiektuak exekutatzeko, Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Deba eta Mutrikuko Udalen artean egiten den gestioa Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmena.

Aho batez onartu da.