Osoko bilkurako erabakiak

2021/06/03
Gai-zerrendan zeuden puntu guztiak aho batez onartu zituzten udal korporazioa osatzen duten zinegotziek atzo arratsaldean egin zuten ekaineko ohiko osoko bilkuran.

Atzo arratsaldez ohiko bilkura egin zuten Udalbatza osatzen duten zinegotziek eta ondorengo akordioak hartu zituzten:

  • 2021ko apirilaren  28ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.

Aho batez onartu zen.

  • Alkatetzaren dekretuen berri ematea

Ez da bozkapean jartzen

  • 2020. urteko kontu orokorraren onarpena

Aho batez onartu zen.

  • 2022. urteko lan egutegirako herriko jai eguna izendatzea. (Uztailaren 26a)

Aho batez onartu zen.

  • Ertzaintzaren eta Soraluzeko Udaltzaingoaren arteko lankidetza protokoloa.

Aho batez onartu zen.

  • Mozioa. Soraluzeko ITXAROPENA Nagusien Elkarteak aurkeztutakoa, banketxeen zerbitzuei buruzkoa.

Aho batez onartu zen.

  • Eskari eta Galderak.