Osoko bilkurako erabakiak

2022/03/31
Aho batez onartu zituen udalbatzak gai-zerrendako punturik gehienak atzoko batzarrean; pentsiodunek aurkeztutako mozioa eta Pascual Churrucako lur-sailaren lagapena salbuespen bakarrak.

Atzo arratsaldez ohiko bilkura egin zuten Udalbatza osatzen duten zinegotziek eta ondorengo akordioak hartu zituzten:

  • 2022ko martxoaren 2ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.

Aho batez onartu zen.

  • Alkatetzaren dekretuen berri ematea.  

Ez da bozkapean jartzen.

  • Udal langileen soldataren igoera.

Aho batez onartu zen.

  • 2022ko udal langileen lanpostuen zerrenda.

Aho batez onartu zen.

  • 2022-2025 dirulaguntzen plan estrategikoa.

Aho batez onartu zen.

  • Udal ordenantza aldaketa Hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duena.

Aho batez onartu zen.

  • Lokalak etxebizitza erabilerara aldatzeko ordenantzaren aldaketa proposamena.

Aho batez onartu zen.

  • Gipuzkoako foru aldundiaren eta Soraluzeko udalaren arteko Hitzarmena Etxeko laguntza zerbitzua finantziatzeko

Aho batez onartu zen.

  • Komunitatearen aldeko lan zigorrak betetzeari buruzko hitzarmena, euskal autonomia erkidegoko administrazio orokorraren berdintasun, justizia eta gizarte politiketako sailaren eta soraluzeko udalaren artean.

Aho batez onartu zen.

  • Pascual Churrucako lur sailak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Sailari lagatzea. Behin betiko onarpena.

Onartu egin zen; aldeko 6 bozka (EAJ-PNV eta PSE-EE) eta 5 abstentzio (EH Bildu).

  • Soraluzeko Pentsiodunek aurkeztutako mozioa.

Onartu egin zen; aldeko 9 bozka (EAJ-PNV eta EH Bildu) eta 2 abstentzio (PSE-EE).