Osoko bilkurako erabakiak

2022/07/08
Aho batez onartu zituen udalbatzak gai zerrendako zazpi puntuak.

Atzo arratsaldez ohiko bilkura egin zuten Udalbatza osatzen duten zinegotziek eta ondorengo akordioak hartu zituzten:

  • 2022ko martxoaren 30ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
  • Aho batez onartu zen.
  • Alkatetzaren dekretuen berri ematea.  
  • Ez da bozkapean jartzen.
  • 2021ko Kontu Orokorraren onarpena
  • Aho batez onartu zen.
  • 2023. Urteko lan egutegirako herriko jai eguna izendatzea ( Uztailaren 26a)
  • Aho batez onartu zen.
  • Muskiritzuko mendilerroan aurkitzen diren aztarna arkeologikoei oinarrizko babes maila emateko akordio proposamena.
  • Aho batez onartu zen.
  • Soraluzeko udalaren eta Gipuzkoako Ur kontsortzioaren arteko uraren ziklo osoaren kudeaketarako kudeaketa agindua eta hura arautzen duen hitzarmena.
  • Aho batez onartu zen.
  • Eskari eta Galderak