Osoko bilkurako erabakiak

Osoko bilkurako erabakiak

2022/12/01
Atzo izandako osoko bilkuran, bozkapean jarritako gai ordenako puntu guztiak aho batez onartu ziren. Sapako obraren lizitazio espedientea izan ezik.

1. 2022ko urriaren 5ko saioaren akta, hala badagokio onartzea.
Aho batez onartu zen.
2. Alkatetzaren dekretuen berri ematea.
Ez da bozkapean jartzen.
3. Udal langileen soldata igoera.
Aho batez onartu zen.
4. 2022 urteko 8 kreditu aldaketaren onarpena.
Aho batez onartu zen.
5. Sapako obraren lizitazio espedienteari hasiera ematea.
Onartu egin zen; Aldeko 6 bozka (EAJ-PNV, PSE-EE) eta 5 abstentzio (EH Bildu).
6. Eskumenen lagatzea Sapako kontratuaren esleipenerako.
Aho batez onartu zen.
7. Lankidetza-hitzarmena, Gipuzkoako foru aldundiko ingurumeneko eta obra
hidraulikoetako departamentuaren eta Soraluzeko udalaren artekoa, Ipiñarrieta
inguruan, Muskiritzuko mendilerroaren hegoaldeko hegalean, azpiegitura
berdearen funtzionaltasun ekologikoa hobetzeko.
Aho batez onartu zen.
8. Gizarte-indarkeriaren biktimentzako arreta hobetzeko Soraluzeko Udalaren
protokoloa.
Aho batez onartu zen.
9. Haur eta nerabeen kontseilua eratzeko erabaki proposamena.
Aho batez onartu zen.
10. Ezozibidea 34. zenbakiko igogailuaren proiektua gauzatzeko lur zoru
publikoaren desafektazioa, behin betiko onarpena.
Aho batez onartu zen.
11. Eskari eta Galderak.