Ostegunetako pelikula
Dani Rovira protagonista den "Superlópez" filma entzutetsuak itxiko du Ostegunetako Pelikulak egitasmoaren aurtengo lehen zikloa; igandean berriro proiektatutako da.
Ostegunetako Pelikulak zikloaren barruan, Javier Ruizek zuzendu eta Dani Rovira protagonistatzat duen "Superlópez" filma proiektatuko da gaur, osteguna, iluntzeko 9etan Antzokian
Igandean, pelikula beraren bigarren proiekzio bat egingo da, arratsaldeko 7etan, 3 euroan.
Iaz Estatuan diru gehien bildu zuten filmen artean dago izenburu bereko komiki ezagunean oinarritutako istorioa ardatz duen pelikula hau.
Zuzendaria: Javier Ruiz.
Aktoreak: Dani Roviera, Maribel Verdu, Alexandra Ximenez...
Iraupena: 108 minutu.
Generoa: Komedia
Herrialdea: Espainia.
Urtea: 2018.