Ostegunetako pelikula

2019/11/07
"Viaje al cuarto de un madre" film espainiarra ikusi ahal izango da gaur, osteguna, iluntzeko 9etan, herriko Antzokian; sari ugari irabazi du Celia Ricok idatzi eta zuzendutako pelikulak.

"Ostegunetako Pelikulak" zikloaren barruan, "Viaje al cuarto de una madre" pelikula proiektatuko dute gaur, osteguna, iluntzeko 9etan, Herri Antzokian.

Proiekzioa Udaleko Parekidetasun Batzordearekin batera antolatu da, azaroaren 25eko Emakumeengana Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintza-egitarauaren barruan.

Zuzendaria: Celia Rico.

Aktoreak: Lola Dueñas, Ana Castillo, Pedro Casablanc...

Herrialdea: Espainia.

Urtea: 2018.

Iraupena: 91 minutu.

Generoa: Drama.