Ostegunetako pelikula

2018/03/22
Manuel Martín Cuenca zuzendariaren "El autor" pelikula proiektatuko da gaur iluntzean, Ostegunetako Pelikulak zikloaren barruan; Goya sarietarako 9 izendapen jaso zituen.

Ostegunetako Pelikulak zikloaren barruan, Manuel Martín Cuenca zuzendariaren azken filma proiektatuko da gaur, iluntzeko 9etan Antzokian.

Filma honengatik aktore onenaren aurtengo Goya saria jaso du Javier Gutierrezek.

Zuzendaria: Manuel Martín Cuenca.

Aktoreak: Javier Gutiérrez, Antonio de la Torre, Adelfa Calvo, María León, Adriana Paz, Tenoch Huerta, Rafael Téllez, Craig Stevenson, Miguel Ángel Luque, Carmelo Muñoz Adame, Domi del Postigo .

Iraupena: 112 minutu.

Generoa: Drama.

Herrialdea: Espainia.

Urtea: 2017.