Ostegunetako pelikulen ziklo berria
Paco Plaza zuzendariaren "Quien a hierro mata" filmak estreinatuko du ostegun honetan, otsailak 13, "Ostegunetako Pelikulak" egitasmoaren aurtengo lehendabiziko zikloa.
Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen "Ostegunetako Pelikulak" egitasmoari dagokion aurtengo 1. zikloa ostegun honetan hasiko da, Luis Tosar protagonista duen Paco Plaza zuzendariaren "Quien a hierro mata" fimarekin.
Pelikulak hamabostean behin eskaintzen dira, iluntzeko 9etan, antzokian, 1 euroan.
Guztira 6 filmek osatuko dute aurtengo lehendabiziko zikloa:
- Otsailak 13: "Quien a hierro mata". Paco Plaza, (Espainia 2019).
- Otsailak 27: "Joker". Todd Philips, (EEUU 2019).
- Martxoak 12: "Una cuestión de género". Mimi Leder, (EEUU 2018).
- Martxoak 26: "La trinchera infinita". J. Garaño, A. Arregi, J.M. Goenaga, (Espainia 2019).
- Apirilak 23: "Black is beltza". Fermin Muguruza (Euskal Herria, 2018).
- Maiatzak 7: "Mientras dure la guerra". Alejandro Amenabar, (Espainia, 2019).