Ostegunetako pelikulak

2020/10/07
Alejandro Amenabar zuzendariaren "Mientras dure la guerra" filmak estreinatuko du ostegun honetan, urriak 8, "Ostegunetako Pelikulak" egitasmoaren aurtengo bigarren zikloa.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen "Ostegunetako Pelikulak" egitasmoari dagokion aurtengo 2. zikloa ostegun honetan hasiko da, Karra Elejalde protagonista duen Alejandro Amenabar zuzendariaren "Mientras dure la guerra" fimarekin.

Pelikulak hamabostean behin eskaintzen dira, iluntzeko 9etan, antzokian, 2 euroan.

Guztira 4 filmek osatuko dute aurtengo bigarren zikloa:

  • Urriak 8: "Mientras dure la guerra". Alejandro Amenabar, (Espainia 2019).
  • Urriak 22: "1917". Sam Mendes, (Erresuma Batua 2019).
  • Azaroak 5: "Intemperie". Benito Zambrano, (Espainia 2019).
  • Azaroak 19: "Mujercitas". Greta Genwig, (EEUU 2019).