Ostegunetako pelikulak

2017/10/03
David Mackenzie zuzendariaren "Comancheria" film estatubatuarrak estreinatuko du ostegun honetan "Ostegunetako Pelikulak" egitasmoaren aurtengo bigarren zikloa; abenduan "Handia" filma ikusi ahal izango da.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen "Ostegunetako Pelikulak" egitasmoari dagokion aurtengo 2. zikloa ostegun honetan hasiko da, David Mackenzie zuzendari estatubatuarraren "Comancheria" filmarekin.

Pelikulak hamabostean behin eskaintzen dira, iluntzeko 9etan, antzokian, 1 euroan.

Guztira 6 filmek osatuko dute aurtengo bigarren zikloa:

  • Urriak 5: "Comancheria". David Mackenzie, (EEUU 2016).
  • Urriak 19: "Señor dame paciencia". Alvaro Díaz, (Espainia 2017).
  • Azaroak 2: "Operación concha". Antonio Cuadri, (Espainia 2017).
  • Azaroak 16: "Figuras ocultas". Theodore Melfi, (EEUU 2016).
  • Azaroak 30: "Abracadabra". Pablo Berger, (Espainia, 2017).
  • Abenduak 14: "Handia". Jon Garaño, Aitor Agirre, (Euskal Herria, 2017).