Ostegunetako pelikula

2018/05/09
Michael Gracey zuzendariaren "El gran showman" pelikula proiektatuko da bihar iluntzean, Ostegunetako Pelikulak zikloaren barruan; zikloan programatzen den lehendabiziko musikala da.

Ostegunetako Pelikulak zikloaren barruan, Michael Gracey zuzendari estatu batuarraren "El gran showman" filma proiektatuko da bihar, iluntzeko 9etan Antzokian.

Pelikula musikala da eta Phineas Taylor zirko enpresagizon estatu batuarraren bizitzan oinarrituta dago.

Sari askorik jaso ez badu ere, ikusleek oso ondo baloratu duten filma da.

Jatorrizko izenburua
The Greatest Showman
Urtea
2017
Iraupena
105 min.
Herrialdea
Estados Unidos Estados Unidos
Zuzendaria
Michael Gracey
Gidoia
Jenny Bicks, Bill Condon (Historia: Jenny Bicks)
Musika
Benj Pasek, Justin Paul
Argazkiak
Seamus McGarvey
Antzezleak
Hugh Jackman, Michelle Williams, Zac Efron, Zendaya, Rebecca Ferguson, Diahann Carroll, Fredric Lehne, Keala Settle, Yahya Abdul-Mateen II, Isaac Eshete, Katrina E. Perkins, John Druzba, Shawn Contois, Ethan Coskay, Jamie Jackson
Ekoizlea
Chernin Entertainment / 20th Century-Fox Film Corporation
Generoa
Musical. Drama | Biográfico. Circo. Siglo XIX