Ostegunetako pelikulak
Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen "Ostegunetako Pelikulak" egitasmoari dagokion aurtengo 1. zikloa ostegun honetan hasiko da, Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren "El reino" filmarekin.
El reino
Donostiako Zinemaldian estreinatu zen irailean Sorogoyenen azken filma, thriller politiko bat. Manuel politikagintzan ari da, baina ustelkeriarekin lotuko dute, eta, egun batetik bestera, kargu guztietatik kanpo geratuko da. Orduan, mendeku bila hasiko da.
"El reino" pelikulak 13 izendapen jaso ditu otsailaren 2an banatuko diren Goya sarietarako.
Zuzendaria: Rodrigo Sorogoyen. Aktoreak: Antonio de la Torre, Monica Lopez, Josep Maria Pou, Nacho Fresneda. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2018. Iraupena: 104 minutu. Generoa: Thrillerra.
6 pelikulako zikloa
Guztira 6 filmek osatuko dute aurtengo bigarren zikloa:
- "El reino". Rodrigo Sorogoyen, (Espainia 2018).
- "Todos lo saben". Ashgar Farhadi (Espainia 2018).
- "Un día más con vida". Raúl de la Fuente, Damian Nenow (Polonia 2018).
- "Carmen y Lola". Arantxa Echevarria, (Espainia 2018).
- "Bohemian Rhapsody". Brian Singer, (Erresuma Batua, 2018).
- "Superlópez". Javier Ruiz Caldera, (Espainia, 2018).
Pelikulak hamabostean behin eskaintzen dira, iluntzeko 9etan, antzokian, 1 euroan.