Otsaileko eskaintza kulturala

Otsaileko eskaintza kulturala

2023/02/01
Aste honetan iritsiko da etxeetara otsaileko agenda kulturala; aratosteak dira protagonista Kultura Batzordeak eta herriko hainbat eragilek prestatutako egitarauan.

Otsaileko "Kultur Agenda" banatuko du aste honetan udalak, udalak berak zein udalaren era bateko zein besteko laguntzaz herriko elkarte eta erakunde ezberdinek antolatzen dituzten ekintzen berri emateko helburuarekin.

Urte sasoi honetan ohikoa den moduan, behin pandemiak eragindako murrizketak amaituta, Aratosteak dira berriro ere protagonista, 3 eguneko egitarau betearekin.

Nabarmentzekoak dira, horretaz gainera, San Blas eta Santa Agedako ospakizunak, Aitor Ruiz de Egino artistaren erakusketa, Arrasateko txistularien kontertua, Zuhaitz Eguna edota hitzaldi eta tailer ezberdinak.

Hona hemen otsailerako antolatutako ekintzak:

OTSAILAK 3, ostirala.

SAN BLAS EGUNEKO ELIZKIZUNA

Goizeko 11:00etan, elizan.

Ant.: Soraluzeko Parrokia Taldea

SAN BLAS OPILEN XVI. LEHIAKETA

Eguerdiko 12:00etan, Plaza Barrian.

Izen-ematea: 943753043

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

OTSAILAK 3tik 28ra.

PINTURA & ESKULTURA ERAKUSKETA

Aitor Ruiz de Egino (Deba).

Inaugurazio ekitaldia:

Kulturguneko erakusketa-gela: 18:00h.

Oreka Art Galeria: 19:00 h

Bisiten ordutegia:

Erakusketa-gela:  

Astegunak, 19:00-20:30 eta larunbatak 12:00-13:30.

Oreka Art: Astegunak 19:00-20:00.

Ant.: Oreka Art & Kultura Batzordea.

OTSAILAK 4, zapatua.

SANTA ESKEA

Santa Ageda bezperako koplak.

Goizeko 9etatik aurrera, herriko baserrietan.

Ant.: Santa Eskeko Lagunak.

IKASTAROA

“Nordic Walking-aren hastapenak”

Goizeko 9etan, Arane kiroldegian

Informazioa: 602332536

Ant.: Itxaropena Jubilatuen Elkartea

OTSAILAK 5, domekia.

HAURRENTZAKO ZINEA

“Trash”

Italia, 2020. (Iraupena: 88 min.)

Arratsaldeko 5etan, Antzokian.

Ant.: Atxolin IGE eta Udaleko Kultura Batzordea.

OTSAILAK 6, astelehena.

AURKEZPENA

“Goazen Soraluze” ekimena.

Goizeko 13:30ean, Tolarekua Aretoan.

Ant.: Udaleko Kirol Batzordea.

OTSAILAK 7, martitzena.

HITZALDIA

“Bullying egoerak minimizatzeko ingurune

seguruak nola sortu”.

Hizlaria.: Izaskun Lopez de Torre

Arratsaldeko 6:30ean, Tolarekua aretoan

Izen ematea: 943753043.

Ant.: Udala Haurren eta Gazteen Batzordea.

OTSAILAK 8 eta 15, eguaztena.

ESPERIENTZIAREN GELA

Ikastaroa: ” Garbiketa Mentala. Pentsatzen dugunak

gertatzen zaiguna elikatzen du”.

Hizlaria.: Paso a paso elkartea.

Arratsaldeko 5etan, Itxaropena Elkartean.

Ant.: Soraluzeko Esperientziaren Gela.

OTSAILAK 11, zapatua.

ZUHAITZ LANDAKETA

Goizeko 9etan, San Andres auzoan.

Izen-ematea. info@lurgaia.org

Ant.: Baso Biziak eta Lurgaia elkarteak.

TXISTULARIEN KONTZERTUA

Arrasate Musikaleko Txistulari Banda

Eguerdiko 12etan, Antzokian.

Sarrera librea.

Ant.: Soraluzeko Musika Eskola.

OTSAILAK 12, domekia.

HAURRENTZAKO JOLASAK.

Domekak Aterpean ekimena.

Arratsaldeko 5etatik 7etara, kiroldegian.

Ant.: Atxolin IGE.

OTSAILAren 13tik 24ra.

AURREMATRIKULAZIO KANPAINA

Euskal Eskola Publikoa

2021. urtean jaietako haurrak.

Ordutegia: 9:30-12 / 14:30-16:00.

Ant.: Plaentxi Herri Ikastetxea

OTSAILAren 14tik aurrera.

OINARRIZKO EUSKARA IKASTAROA

Astearte eta ostegunak 10:00h-12:00h (60 h)

Izen-ematea otsailaren 3a arte.

Informazioa: 943753043

Ant: Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordea

OTSAILAK 14, martitzena.

HITZALDIA.

“Administrazioa zugandik gertu”

Goizeko 10:30ean, Herri Antzokian.

Ant.: Espainiako Gobernu Ordezkariordetza.

OTSAILAK 17, barixakua.

EUSKAL ARATOSTEAK

- Haurren desfilea eta dantzak, 15:00 h.

- Txokolate-jana, 16:30 h.

- Dantzarien pasakallea, 18:00 h.

Ant.: Euskal Aratosteen Batzordea.

OTSAILAK 18, zapatua.

ARATOSTE ZAPATUA

-   Photocall-aren irekiera, 13:00 h, Kontzejupean.

-   “Sutan” txaranga, 13:00 h, herrigunean.

-   Dantzaldia “Lisker” taldearekin, 18:00 h, karpan.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.                      

OTSAILAK 21, martitzena.

ARATOSTE MARTITZENA

-   Dantza-erakustaldia, 17:00etan, kiroldegian.

-   Gaitero eta buruhandiak, 17:45, herrigunean.

-   Dantzaldia “Joselu Anayak” -ekin, 18:15ean, karpan.

-   Mozorro-lehiaketako sariak, 20:00etan, karpan.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

OTSAILAK 26, domekia.

HAURRENTZAKO ZINEA

“Ainbo”

Peru, 2021. (Iraupena: 90 min.)

Arratsaldeko 5etan, Antzokian.

Ant.: Atxolin IGE eta Udaleko Kultura Batzordea.