Pandemonium raid solidarioa

Pandemonium raid solidarioa

2018/03/09
Marokora eskola eta medikuntza materiala eramatea helburu moduan duen Pandemonium Raid-a Soraluzetik igaroko da gaur; Udalak diruz lagundu du ekimena.

Pandemonium Raid izeneko elkartasun rallya Soraluzetik igaroko da gaur, goizeko 9:30ak eta 10:00ak bitartean, Eibartik Marokoko basamortura abiatu ondoren.

Rally honetan Fernando García soraluzetarrak hartuko du parte.

Soraluzeko Udalak 500 euroko laguntza bideratu du bitartekorik ez duten haurrei zapatak, erropa eta jatekoa eramatea helburu moduan duen ekimen honetarako.

Raid-ak zazpigarren urtea betetzen du aurten eta Euskal Herritik abiatuko diren 15 ibilgailuak Eibarren hartuko dute irteera.

Informazio gehiago hemen.