Pascual Churruca lantegiaren eraispena

Pascual Churruca lantegiaren eraispena

2022/05/27
Pascual Churruca, S.A. eraikina botatzeko baimena eman berri du Uraren Euskal Agentziak; babes ofizialeko alokairuko 29 etxebizitza egingo dira bertan, 3,5 milioiko inbertsioarekin.

Soraluzeko udalak Pascual Churruca, S.A. lantegia eta bere lurrak 404 euroren truke bereganatu zituen 2018. urtean, enkante publikoan.

2021eko maiatzean, lankidetza hitzarmena izenpetu zuten Soraluzeko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, azken honek alokairuko babes sozialerako 29 etxebizitza eraiki ditzan orube horretan.

Jaurlaritzak bertan burutuko duen inbertsioa 3,5 miloi eurokoa izango da.

Etxebizitza hauetatik 4 udalaren esku geldituko dira Olaldeko eremua garatzen denean bertako etxebizitza jabeei ostatu emateko.

Bestalde, etxebizitza eraikin berriko beheko solairuan 200m2-ko lokala ere eskuratuko du Udalak.

Proiektua gauzatzeko prozesuaren barruan, Uraren Euskal Agentziaren baimena jaso berri du Udalak, aipatutako agentziaren zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 24ko ebazpen bidez. Ebazpenak baimena ematen dio Ingeniería y Demoliciones Sociedad limitada enpresari eraikina eraitsi edo botatzeko.

HEMEN kontsulta daiteke URA Uraren Euskal Agentziaren txostena.

Maiatzaren 18an lantegia deskontaminatzeko eta eraikina eraisteko obren lizitazioa argitaratu zen Euskadiko kontratazio publikoko plataforman.

Lanen kostuaren oinarrizko zenbatekoa 237.955 €-koa da.