Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna

2020/07/22
Kulturaldia zikloaren barruan, Patxin eta Potxin pailazoek "Ingurumena zaindu" beren azken ikuskizuna aurkeztuko dute ostiral honetan, arratsaldeko 6etan, Herri Antzokian.

Patxin eta Potxin pailazoek "Ingurumena zaindu" beren azken ikuskizuna aurkeztuko dute ostiral honetan, uztailak 24, arratsaldeko 6etan, Herri Antzokian, "Kulturaldia" zikloaren barruan.

Zirkoa, malabareak eta musika tartekatzen dituen ikuskizunean artistek ingurumenari buruz hausnartzera gonbidatuko gaituzte.

Ikuskizunak 60 minutuko iraupena dauka.

Sarrerak Iratxon eskuratu daitezke aurrez eta leihatilan egunean bertan, 2 euroan.