Pedalak edukiontzi marroietan
Debabarreneko Mankomunitateak pedala jarri die organikoaren edukiontzi marroiei, modu erraz eta erosogoan zabaldu ahal izan daitezen; aurrez edukiontzi grisak egokitu zituzten.
Herriko hiri-hondakinak jaso eta kudeatzeko ardura duen Debabarreneko Mankomunitateak pedal batez hornitu ditu hondakin organikoak jasotzen dituzen edukiontziak.
Neurri honen helburua herritarrek, adinekoek eta mugikortasuna mugatua dutenek batez ere, edukiontzioak modu errazagoan eta erosoagoan zabaldu ahal ditzaten lortzea da.
Lehen momentu batean, edukiontzi grisetan jarri ziren pedalak, oraingoan marroiak ere pedalez hornitu direlarik.