Pedalez hornituko dituzte edukiontziak
Debabarreneko Mankomunitateak pedala jarri die edukiontzi grisei, modu erraz eta erosogoan zabaldu ahal daitezen; laster edukiontzi marroiak ere pedalez hornituko dira.
Herriko hiri-hondakinak jaso eta kudeatzeko ardura duen Debabarreneko Mankomunitateak pedal batez hornituko ditu hondakin organikoaren eta errefusaren edukiontziak.
Neurri honen helburua herritarrek, adinekoek eta mugikortasuna mugatua dutenek batez ere, edukiontzioak modu errazagoan eta erosoagoan zabaldu ahal ditzaten lortzea da.
Lehen momentu batean, edukiontzi grisetan jarri dira pedalak, bigarren fase batean marroiak ere pedalez hornituko direlarik.
Aurtengo martxoan, Soraluzeko birziklatze-indizea %49,68 izan da, Europako zuzentarauak 2020rako eskatzen duen %50etik oso gertu.