Pelikulek ordutegi berria dute

Pelikulek ordutegi berria dute

2020/11/04
Ostegunetako Pelikulak zikloaren baitan Udaleko Kultura Batzordeak proiektatzen dituen filmak arratsaldeko 7:30era aurreratu dira, etxeratze-agindua dela eta; "Intemperie" proiektatuko da bihar.

COVID-10ari aurre egiteko helburuarekin Eusko Jaurlaritzak agindu duen gaueko 11etatik goizeko 6ak arteko etxeratze-agindua dela-eta, Udalak aurreratu egin du ostegunetan proiektatzen dituen pelikulen hasiera ordua.

Pelikulak arratsaldeko 7:30ean proiektatuko dira.

Ostegun honetan "Intemperie" filma ikusi ahal izango da, Benito Zambranok zuzentzen duen eta Luis Tosar protagonista duen pelikula.

Izenburua: Intemperie.

Zuzendaria: Benito Zambrano.

Urtea: 2019.

Herrialdea: Espainia.

Iraupena: 103 minutu.