Peoiak kontratatzeko lan-deialdia

Peoiak kontratatzeko lan-deialdia

2019/11/28
Hiru hilabeterako 2 peoi kontratatu behar ditu Udalak, LANBIDEk emandako dirulaguntzarekin; interesdunek abendaren 12a arte eman dezakete izena, Lanbideren Elgoibarko bulegoan.

Soraluzeko Udalak bi peoi kontratatuko ditu, LANBIDEk emandako dirulaguntzarekin “Lorezaintza-zati lehorra” izeneko proiektua burutu ahal izateko.

Kontratazioa 6 hilabetekoa izango da, lanaldi partzialarekin.

Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.

BERARIAZKO BETEBEHARRAK:

  • Lehenetsi egingo da bailarako udalerriren batean erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
  • Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da), 55 urtez gorakoentzat izan ezik.
  • Baldintza fisiko onak.
  • Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea. 

ESKAERAK AURKEZTEA:

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete azaroaren 28tik abenduaren 12a arte, biak barne.

Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute