Pertsona Nagusien Astea

Pertsona Nagusien Astea

2018/04/11
Pertsona Nagusien Astea antolatu da bigarren urtez jarraian apirilaren 23tik 27ra Soraluzen; pertsona nagusien interesekoak diren gaiei buruzko hainbat ekitaldi antolatu dira aste osoan zehar.

Aurten ere "Pertsona Nagusien Astea" antolatu du Alkarri Elkarteak koordinatu duen lan-taldeak, bertan parte hartu dutelarik Mesedeetako Ama Zaharren Egoitzak, Eguneko Zentroak eta Itxaropena Jubilatuen Elkarteak.

Astea apirilaren 23an hasi eta 27an amaituko da, pertsona nagusien interesekoak diren hainbat ekintza antolatu direlarik.

Hauxe da antolatutako egitaraua:

Apirilak 23, astelehena

  • Aurkezpen-ekitaldia, arratsaldeko 6etan, Itxaropena Jubilatuen Elkartean.
  • "Nagusi" izeneko erakusketaren inaugurazioa, arratsaldeko 6etan, Itxaropena Jubilatuen Elkartean.
  • "Aurretiazko borondateak" hitzaldia, Iñaki Salegi medikuaren eskutik, arratsaldeko 6etan, Itxaropena Jubilatuen Elkatean.

Apirilak 24, asteartea

  • "Lehengo sorospenei" buruzko ikastaroa, arratsaldeko 4etan, Itxaropena Jubilatuen Elkartean.

Apirilak 25, asteazkena

  • Ate irekien jardunaldiak, goizeko 11etan Eguneko Zentroan eta arratsaldeko 4etan Zaharren Egoitzan.

Apirilak 26, osteguna

  • "Soraluzeko Esperientziaren Eskola"-ren aurkezpena, arratsaldeko 6:30ean, Itxaropena Jubilatuen Elkartean.

Apirilak 27, ostirala

  • Mahai ingurua "Sukaldaritza, zaporea eta historia" izenburupean, Juan Fernandezek gidatua, arratsaldeko 6:30ean, Itxaropena Jubilatuen Elkartean.

Antolatutako ekintza guztiak herritar orori zabalik daude eta doan dira.

Udaleko Gizarte Ongizatearen, Osasunaren eta Inmigrazioaren Batzordeko Lehendakari Patricia Borinagak bertan parte hartzeko deia egiten die herritarrei.