Pintada Garbiketak

Pintada Garbiketak

2015/09/30
Aurreko astean hasi ziren Udal Brigadarako kontrataturiko 2 langileak lanean. Udal Gobernu berriak, herria txukun, garbi eta herri mantentze lanei lehentasuna ematea dauka helburu.

Lan hauek egiteko, 2 langile berri hauen laguntzari esker, buru belarri ekin zaio garbiketei eta txukuntze lanei. Adibide bezala, orain arte egindako lanak ditugu; besteak beste, Frontoiko 5.zenbakiko eta hezkuntzarako erabilera duen eraikinaren pintada garbiketak. Ondorengo hilabeteetan,herriko ormetako pintadak kenduko dira baita kaleetako esku barandak margotu ere. Badago bai , zer egina!