Pintura eskolako ikasleen erakusketa

Pintura eskolako ikasleen erakusketa

2018/11/12
Soraluzeko Krabelin pintura-eskolako ikasleek urtean zehar egindako hogeita hamarren bat margolan ikus daitezke azaroaren 17ra arte kiroldegiko erakusketa-aretoan.

Urtero garai honetan egiten duten moduan, Krabelin pintura-eskolako ikasleek Paula Pinilla irakaslearen zuzendaritzapean urtean zehar egindako margolanak jarri dituzte erakusgai kiroldegiko erakusketa-aretoan.

Guztira 30en bat ikaslek margotutako beste horrenbeste margo-lan ikus daitezke erakusketan.

Erakusketa azaroaren 5ean zabaldu zen eta hilaren 17ra arte dago zabalik, ondorengo ordutegiarekin:

- Astegunak: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.