Pintura-eskolako ikasleen erakusketa

Pintura-eskolako ikasleen erakusketa

2019/11/18
Soraluzeko Krabelin pintura-eskolako ikasleek urtean zehar egindako hogeita hamarren bat margolan ikus daitezke azaroaren 30era arte kiroldegiko erakusketa-aretoan.

Urtero garai honetan egiten duten moduan, Krabelin pintura-eskolako ikasleek Paula Pinilla irakaslearen zuzendaritzapean urtean zehar egindako margolanak jarri dituzte erakusgai kiroldegiko erakusketa-aretoan.

Guztira 30en bat ikaslek margotutako beste horrenbeste margo-lan ikus daitezke erakusketan.

Erakusketa gaur zabalduko da eta hilaren 30era arte dago zabalik, ondorengo ordutegiarekin:

- Astegunak: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.