Pintura eskolako ikasleen margolanak ikusgai erakusketa-aretoan

Pintura eskolako ikasleen margolanak ikusgai erakusketa-aretoan

2023/05/17
Soraluzeko Krabelin pintura-eskolako ikasle haur zein helduek urtean zehar egin dituzten 30 margolanetik gora ikus daitezke maiatzaren 20ra arte kiroldegiko erakusketa-aretoan.

Joan den astean zabaldu zen Krabelin pintura-eskolako ikasleen margo-lan erakusketa.

Urtero moduan, ikasturtean zehar egindako lanak jarri dituzte ikusgai kulturguneko erakusketa-aretoan.

Guztira beste horrenbeste ikasleren 30 lan inguru ikus daitezke erakusketan.

Erakusketa larunbat honetara arte dago zabalik, ondorengo ordutegiarekin:

- Astegunak: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.