Pinu mozketa Atxuri kalean

Pinu mozketa Atxuri kalean

2017/12/04
Asteazken goizerako ibilgailuak kendu behar dira Atxuri kalean, zaharren egoitzarako aldapan, saihesbide azpian dagoen pinudia botatzeko lanak egin behar direlako.

Asteazken eta ostegunean pinu-mozketa lanak burutu behar dira Atxuri kalean, GI-627 saihesbide azpiko pinudian hain zuzen ere.

Lanok burutu ahal izateko beharrezkoa da asteazken goizeko lehen ordurako zaharren egoitzara doan aldaparen ezkerreko aldean, mendiaren kontra, dauden ibilgailuak bertatik kentzea.

Lanak aste honetan egingo dira herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien eragite aldera, jai egun dezente dituen astea izanik.