Plan aldaketa Euskal Aratosteetan
Argazkia:Plaentxia.eus

Plan aldaketa Euskal Aratosteetan

2024/02/09
Eguraldi iragarpena aintzat hartuta, erdigunean barik, eskola inguruan eta eskolako patioan ospatuko dituzte Euskal Aratosteen hainbat ekitaldi.

Arratsaldeko eguraldi iragarpenak mantentzen duen ezengortasun metereologikoaren ondorioz, Euskal Aratosteetan leku eta plan aldaketak egin dira.

Honakoa izango da gaurko aurreikusitako egitaraua:

  • 14:30ean Ikastetxean mozorroak janzten amaitu.
  • 14:45ean Argazki maratoia eskolan.
  • 15:15ean Kalejira eskola inguruan, eguraldi ona bada.
  • 15:45ean Dantza erakustaldia patioan: 1. TXANDA LH3tik LH6ra. 
  • 16:05ean Dantza erakustaldia patioan 2. TXANDA HH + LH1 eta 2.
  • 16:30ean Kalejira Latuna Bando txarangarekin eskolatik Plaza Zaharrera
  • 16:40ean Txokolatada karpan. 
    Jarraian Latuna Bando txaranga ibiliko da kalerik kale.
  • 18:30ean Dantza herrikoiak Plaza Zaharreko karpatik abiatuta.

Euskal Aratosteetako talde eragileak eta Plaentxi Herri Eskolak gaurko ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.