Zuhaitzak kimatuko dituzte Arrizabaletan

Zuhaitzak kimatuko dituzte Arrizabaletan

2022/01/11
Auzoko bizilagunek egindako eskaeraren ondotik, Debemen elkarteko beharginek Arrizabaleta parkeko zuhaitzak kimatuko dituzte ostegun honetan; beharrezkoa da ibilgailuak kentzea.

Ostegun honetan, hilaren 13an, lehenengo orduan ekingo zaie Ezozibideko Arrizabaletako parkeko zuhaitzen kimaketa lanei.

Bertako komunitateetako bizilagunen eskaria jaso ondoren, Udalak Debemen (Deba Barreneko Landa Garapen elkartea) kontratatu du lan hauek egiteko.

Lanak behar den bezala egin ahal izateko, ostegunerako, goizeko 8:00etarako, bertan aparkatuta dauden ibilgailuak kendu egin beharko dira.

Lanen kostua 847,99 eurokoa da, BEZ-a barne.