Polito Ibañez kubatarraren kontzertua

Polito Ibañez kubatarraren kontzertua

2023/12/13
Polito Ibañez kantautore kubatarrak kontzertua eskainiko du larunbat honetan, abenduak 16, arratsaldeko 7etan, Soraluzeko Herri Antzokian; sarrerak 5 euroan, leihatilan.

Soralzueko udalak Gabonen bueltan antolatutako kultur programazioaren barruan, Polito Ibañez abeslari kubatarrak kontzertua eskainiko du larunbat honetan, arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.

Polito Ibañez Kubako Cienfuegos probintzian jaio zen 1965eko martxoaren 29an. Novísima Trova esan zaien azken urteetako belaunaldien arteko trobadorerik nabarmenetako bat da. Goi Mailako Arte Institutuan graduatutakoan hasi zen abestiak sortzen, eta berehala egin zuen gora konpositore eta interprete gisa erakutsi zuen kalitateagatik. 80ko hamarkadaren amaierako eta 90ekoaren erdialdeko musikazale giroan Rodasko Kolosoa ezizena erantsi zioten kantautore honen sona egundaino iraun du. Gai sozial eta politiko polemikoengatik nabarmentzen da, eta horregatik dute estimatzen urte historiko horietako pentsamoldea irauli nahi izan zuten jarraitzaile ugarik. Kezkati, ukatzaile, zalantzati, kritiko, ikaslea zenetik gaurdaino bere herrialdeko errealitate nazionalaren sortzaile eta partaide izanik, pentsatzera ohitu gaitu bere letrekin eta bere musikekin Kubako Kantu Berria deiturikoaren barruan horizonte berrien bila zebiltzanen gustuekin eta bihotzekin bat eginez. Bere hasieran Pablo Milanes zenak babestu zuen eta hainbat oholtza garrantzitsutan azaldu zaigu, mundu mailako artistekin partekatuz: Chucho Valdez, Silvio Rodriguez, Joaquin Sabina, Fito Paez, Omara Portuondo, Celtas Cortos, Pedro Guerra, Pancho Cespedes, Cigala, etab.

Gure artean ezaguna da eta Kubatik datorkigu bere azken kantuak erakustera.

------------------------

Abenduak 16, larunbata 19:00

POLITO IBAÑEZ

Kubatar kantautorea

Sarrera: 5 euro.

Herri antzokia

SORALUZE  (Gipuzkoa)