Poltsiko egutegiak

Poltsiko egutegiak

2020/12/15
Urtero moduan, herriko telefono interesgarrienak jasotzen dituen poltsiko-egutegia argitaratu du aurten ere Soraluzeko Udalak; egutegia udaletxeko harrera-bulegoan eskuratu daiteke.

Urtero egiten duen moduan, poltsiko egutegitxoak argitaratu ditu aurtengoan ere Soraluzeko Udalak.

Aurtengorako aukeratutako leloa "Amalurra zaindu dezagun" da.

Egutegiak herriko telefono interesgarrienen zerrenda dakar atzealdean, herritarrek eskura izan ditzaten.

3.000 aleko tirada egin du Udalak eta atzo banatu ziren herriko etxeetara.

Etxean jaso ez dituenak udaletxean eskuratu ahal izango ditu.