"Postdatarik gabeko gutunak" antzezlana ikusi ahal izango da barixakuan, abenduaren 19, aurtengo "Antzerki Garaia" zikloari amaiera emateko

"Postdatarik gabeko gutunak" antzezlana ikusi ahal izango da barixakuan, abenduaren 19, aurtengo "Antzerki Garaia" zikloari amaiera emateko

2025/12/17
Xake Produkzioak antzerki konpainiaren esktutik, "Postdatarik gabeko gutunak" antzezlana eskainiko da barixakuan, abenduaren 19an, aurtengo "Antzerki Garaia" zikloari amaiera emateko.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatzen duen Antzerki Garaia zikloaren barruan, Xake produkzioak antzerki konpainiak Postdatarik gabeko gutunak antzezlanak taularatuko ditu abenduaren 19an, barixakua, arratsaldeko 20:00etan, Herri Antzokian, euskaraz. Euskal kultur eszenako punta-puntako lau antzezlan herrira ekarri dituen antzerki zikloaren baitako azkena da antzezlan hau; urritik abendura bitarte eskaini dira antzezlanak, hiru asterik behingo maiztasunaz, barixakutan Herri Antzokian.

Sinopsia eta fitxa teknikoa

Bakardade lagunduak existitzen dira? Eta bakarrizketa lagunduak? Horixe da Postdatarik gabeko gutunak: bakarrizketa lagundu bat.

Mikelek bost urte eman ditu preso, eta ordubete geratzen zaio bizimodu berri bat hasteko. Ordubete hau inoiz parez pare ezagutu ez duen igorle misteriotsu bati eskainiko dio. Izan ere, azken hilabeteetan gutun misteriotsu batzuk jaso ditu bere burua identifikatu ez duen norbaiten partetik. Eskutitz guztiek ezaugarri bera dute; postdataren lekua hutsik uzten du igorleak.

Charlotez jantzitako pianista mutu baten laguntzaz, bere bizitzaren errepaso bat egingo du, jasotako gutunak gogoratuz, igorle misteriotsua nor den jakin arte.

  • Egilea: Kepa Errasti
  • Zuzendaritza: Getari Etxegarai
  • Eszenografia: Alberto Huici, Fernando Pérez Fernández
  • Argiztapena: David Alkorta
  • Antzezleak: Nerea Ariznabarreta, Kepa Errasti
Eguna: abenduak 19, barixakua
Ordua: 20:00
Lekua: Herri Antzokia
Prezioa: 5 euro

Sarrerak aurrez zein egunean bertan

Sarrera eskuratzeko bi bide egongo dira:

  • Online: bibe.me atariaren bidez: "Postdatarik gabeko gutunak"
  • Aurrez aurre:
    • Udal liburutegian, astelehenetik barixakura 11:00 - 13:00 eta 16:30-19:30 (barixakutan 16:00 - 18:00)
    • Txarteldegian, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago.