"Potx eta Lotx" pailazoen emanaldia datorren asteartean

"Potx eta Lotx" pailazoen emanaldia datorren asteartean

2023/12/28
Potx eta Lotx pailazoek "Aireportuan" beren azken ikuskizuna eskainiko dute datorren asteartean, urtarrilak 2, arratsaldeko 5etan, Soraluzeko Herri Antzokian.

Udaleko Kultura Batzordeak Gabonetarako prestatu duen kultur programazioaren barruan, "Aireportuan galduta" izenburuko beren azken ikuskizuna eskainiko dute urtarrilaren 2an, asteartea, Herri Antzokian, Potx eta Lotx pailazoek.

Ume zein familiei zuzendutako ikuskizun paregabea, atsegina eta dibertigarria.

Sinopsia

Heldu da eguna! Potx eta Lotxen ametsa betetzear da! Urtean daramatzate egun honekin amesten; denbora askoan aurrezten ibili eta gero, hegazkinez bidaiatu ahal izango dute. Pozez zoratzen sartu dira aireportura, baina megafoniatik entzuten dute euren hegaldia atzeratu egin behar izan dela ezinbestean. Horrela hasten da beraien abentura berria. Aireportuan luzaro egon beharko dira zain. Norekin egingo dute topo? Zer abentura biziko dute? Lortuko al dute azkenean hegan egitea?

Sarrerak antzokian bertan erosi ahal izango dira, 2 euroan, ikuskizuna baino ordu erdi lehenagotik hasita.

Saioa arratsaldeko 5etan hasiko da.

Ikuskizuna +/-3 urtetik gorako haurrentzako da bereziki egokia.