"Potx eta Lotx" pailazoen ikuskizuna

"Potx eta Lotx" pailazoen ikuskizuna

2019/12/24
"Potx eta Lotx" pailazoek beren azken ikuskizuna eskainiko dute ostegun honetan, arratsaldeko 6etan, Herri Antzokian, Kultura Batzordeak antolatutako jai-egitarauaren barruan.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako jai-egitarauaren barruan, "Etxean" izeneko beren azken ikuskizuna eskainiko dute ostegun honetan, hilak 26, arratsaldeko 6etan, "Potx eta Lotx" pailazoek.

Izena: "Etxean".

Konpainia: "Potx eta Lotx" pailazoak.

Eguna: Osteguna, abenduak 26.

Ordua: Arratsaldeko 6ak.

Sarrera:1 euro.

Sinopsia:

"Potx eta Lotx" beti abentura berri bila dabiltza eta ez die axola non! Oraingo honetan, ETXEAN gelditu beharko dute, osabak irten beharra izan duelako. Hasieran, asperdurak jota egongo dira, zer egin jakin gabe. Baina laster hasiko zaizkie bisitari desberdinak agertzen. Horien artean, elkarrizketatzaile fin bat, sekretu handiak gordetzen dituen bizilagun xelebre bat eta postari bat. Aukera paregabea izango da gure pailazoek asperdurari aurre egiteko!
Zer egingo dute pailazo bihurri hauek?