"Potxin eta Patxin" pailazoen ikuskizuna

"Potxin eta Patxin" pailazoen ikuskizuna

2018/12/27
"Potxin eta Patxin" pailazoek "Hondartzan" izeneko ikuskizuna eskainiko dute gaur, arratsaldeko 6:30ean, Herri Antzokian, Kultura Batzordeak Gabonetarako antolatu duen egitarauaren barruan.

Potxin eta Patxin pailazoek "Hondartzan" ikuskizuna taularatuko dute gaur arratsaldean Herri Antzokian.

Gaurko ikuskizuna Udaleko Kultura Batzordeak Gabonetarako antolatu duen egitarauaren barruan dago.

Ikuskizuna 3 urtetik gorakoentzako dago gomendatua eta sarrerak euro 1 balio du.

Pailazoak: "Potxin eta Patxin".

Ikuskizuna: "Hodartzan.

Sinopsia: Potxin eta Patxin itsasertzeko usainak liluratuko ditu, kresala azalean sentituko dute eta bertako ohiturak ekarriko dizkigute gogora, gazteenen jolasak eta nagusienen lanbideak ezagutaraziko dizkigutelarik. Arrantzalerik aurkituko ote dute? Surflaririk? Arraunlaririk? Gurutze Gorrikoak ere beharrezkoak dira. Lanbide hauek jolas bihurtuko dituzte ikusleak parte hartzera bultzatuz.

Ordua: Arratsaldeko 6:30ak.

Tokia: Herri Antzokia.