Indusketak Dolmenen Ibilbidean

2021/07/27
Aizpuruko Zabalako dolmenean iaz aurkitu zen txabola industuko dute aurten; lanak astelehenean hasi ziren eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Jesus Tapia arkeologoak zuzenduko ditu.

Bisita gidatuez gain, aurten bestelako hainbat ekintza edo interbentzio aurreikusi dira Dolmenen Ibilbidean.

Alde batetik, indusketa arkeologikoekin jarraituko da. Aurten 2020an Aizpuruko Zabalako dolmenaren ondoan aurkitu zen txabolan egingo dira lan hauek. Atzo hasi ziren, Jesus Tapia Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoaren zuzendaritzapean.

Lan hauetan bolondres bezala parte hartzea nahi duenak, harremanetarako  jtapia@aranzadi.eus helbidera idatzi dezake.

Bestalde, ibilbidea hobetzeko hainbat ekintza egingo dira:

  • Picnic mahaiak jarriko dira Karakateko aparkalekuaren inguruan, atsedengune bat sortzeko helburuarekin.
  • Frantsesbasoako dolmenaren inguruan itxitura egingo da eta interpretazio panela jarriko da.
  • Ibilbidearen folleto berria ere egin da, irudi berriarekin, ibilbidea eta megalitoak nabarmentzeko.

Dolmenen Ibilbideari buruzko informazio gehiago https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea helbidean topa dezake interesdunak.