Elikagaien bilketa solidarioa

2022/04/21
Zaporeak elkarteak Lesbosera bidaltzeko produktu bilketa solidarioa egingo du apirilaren 25etik 29ra; kanpainaren aurkezpena apirilaren 25ean, astelehena, udaletxean.

Zaporeak elkarteak Greziako Lesbos uhartera bidaltzeko produktu bilketa-kanpaina egingoi du apirilaren 25etik 29ra bitartean Debabarreneko udalerrietan, bertan dauden errefuxiatuei jaten ematen jarraitzeko.

Aurtengo erronka 2021ean batutakoa gainditzea da eta eskualdeko enpresa, ikastetxe zein herritarrak gonbidatu dituzte bilketan parte hartzera.

Soraluzen hodi erako makarroia batuko dute, hilaren 25etik 29ra, arratsaldeko 5:30etik 20:00ak bitartean, Gaztetxean.

Kanpainan boluntario-lanetan aritu nahi dutenek ondorengo telefonora deitu edo posta-helbidera idatz dezakete: 666279794 eta ionvarela@hotmail.com

Bestalde, apirilaren 30ean, Eibarko Errebal plazan, "Tuper solidarioa" izeneko ekimenean parte hartzeko deia egin du elkarteak. Tuperrak 5 euroan erosi ahal izango dira, 14:00etatik 15:0etara.