Imsersoren turismo-programa

2019/07/01
Imsersoren 2019-2020 turismo-programan izena emateko epea uztailaren 10era arte dago zabalik; inprimakiak Gizarte Ongizate Departamentuan eta Jubilatuen Etxean jaso daitezke.

Soraluzeko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak jakinarazi du zabalik dagoela dagoeneko Imsersoren 2019-2020 denboraldiko turismo-programan izena emateko epea.

Izen-ematea ekainaren 25ean hasi zen eta uztailaren 10ean amaituko da, biak barne.

Aipatu programa honetan parte hartzeko interesa duten pertsonek Udaleko Gizarte Zerbitzuetan edo Jubilatuen Etxean jaso ditzakete izen-emate inprimakiak. Behin inprimakia bete ondoren, uztailaren 5a arteko epea izango dute Gizarte Zerbitzuetara eramateko, bertatik IMSERSORA bideratuko dutelarik.

Programari buruzko informazioa Udaleko Gizarte Ongizate Departamentuan eta ondorengo helbidean eskuratu daiteke.

https://www.imserso.es/imserso_01/envejecimiento_activo/vacaciones/index.htm