Udalerriko Harrera Protokoloa
Datorren ostegunean, irailak 14, Herriko Harrera Plana diseinatu eta osatzeko helburuz Udalak abiatuko duen partehartze-prozesuaren baitako lehen bilera teknikoa egingo da. Prozesuan zehar, udaleko teknikariek parte hartuko duten batzarrekin batera, herriko eragile anitzekin osatutako gunea abiatuko da beraien ekarpenak eta iritziak jasotze aldera.
Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Inmigrazio Batzordeak sustatzen duen den prozesu honek 3 hilabeteko irauena izango du eta Euskaltzaleen Topaguneko kide den Ainara Santaquiteriak koordinatuko du, Pilpilean Euskaldunon Elkartearen laguntza-teknikoarekin.
Egitasmo honetarako 5.021,50 euro bideratuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak elkarbizitza eta aniztasunari lotutako egitasmoen garapenerako emandako diru-laguntza bati esker.
Patricia Borinaga Osasunaren, Gizarte Ongizatearen eta Inmigrazioaren Batzordeko arduradunaren esanetan, “prozesu honen helburua da, batetik, herrira datorren pertsona orori harrera eta ongi etorri zerbitzua modu sistematizatu eta koordinatu batean eskaintzea; eta, bestetik, herritarrak jabetu gaitezen harrera duin eta integral baten beharraz integrazioa erraztu eta elkarbizitza hobetzeko.”