Rap Feminista Ikastaroa
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. mailako ikasleak Rap Feminista Ikastaroa ari dira jasotzen, feminismoa eta sormena sustatzea helburu moduan duen egitasmoaren bidez.
Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Batzordeak eta Hezkuntza Batzordeak Rap Feminista Ikastaroa antolatu dute, Soraluze BHI ikastetxearekin elkarlanean.
Ikastaroa DBHko 3. mailako ikasleei dago zuzendua eta autoezagutza eta ahalduntze feminista bultzatzea eta ikuspegi feminista piztea ditu helburu moduan, baita sormena lantzea ere, Rap-a erabiliz horretarako tresnatzat.
Ikastaroari urriaren 23an eman zitzaion hasiera eta azaroaren 22an amaituko da.
Eskola orduetan burutzen da, ordu beteko iraupena daukaten 4 saiotan eta Elena Caballero (La Basu) bilbotar rap abeslariak dihardu irakasle lanetan.