Ricardo Azkargorta Oreka Art galerian

Ricardo Azkargorta Oreka Art galerian

2023/05/08
Ricardo Azkargorta margolari bergararrak "Leku batean 43.11,-2.40" erakusketa inauguratu zuen ostiralean Soraluzeko Oreka Art Galerian; erakusketa maiatzaren 31ra arte dago zabalik.

"Leku batean 43.11,-2.40" izeneko erakusketa dago ikusgai ostiralaz geroztik Soraluzeko Oreka Art galerian.

Rcardo Azkargorta margolari bergararraren dozenatik gora margolanek osatzen dute erakusketa.

Azkargortak erakusketa ugari egin ditu, bakarka eta taldeka. Irakaskuntzan ere aritu zen, eta pintura irakasle izan zen hamabi urtez Bergarako Beart artisten elkartean.

Erakusketa barixaku iluntzean inauguratu zen eta hilaren amaierara arte izango da zabalik, astegunetan, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara bitartean. 

Ricarko Azkargortak lehen saria irabazi zuen Soraluzeko Udalak antolatzen duen kaleko margo lehiaketaren iazko edizioan.