"Sablehortz" filmaren proiekzioa

"Sablehortz" filmaren proiekzioa

2022/02/03
"Sablehortz" pelikula ikusi ahal izango da igande honetan, arratsaldeko 5etan, Udaleko Kultura Batzordeak eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatzen duten haurrentzako zine zikloan.

Atxolin IGE-k eta Udaleko Kultura Sailak antolatzen duten haurrentzako zine-zikloaren barruan "Sablehortz" filma ikusi ahal izango da igande honetan, otsailak 6, arratsaldeko 5etan Herri Antzokian.

Sarrera doakoa da Atxolin IGE elkarteko bazkideentzat eta 2 eurokoa gainontzekoentzat.

Emanaldia COVID-19ari aurre hartzeko neurriekin eramango da aurrera:

  • Maskara derrigorrezkoa da, 6 urtetik gorakoentzat.
  • Sartu aurretik eskuak gelarekin garbitu beharko dira.
  • Ikusleak baimendutako eserlekuetan jarri beharko dira.

Gaur egungo neurriekin herri antzokiaren aforoa 100 lagunekoa da.

PELIKULA

Filma: "Sablehortz".

Urtea: 2019.

Herrialdea: Norvegia.

Iraupena: 81 minutu.